You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

Alkebereko zerbitzuak

Alkeberea Landa-turismo landetxeak naturaz inguratutako inguru paregabean egun atsegin eta lasai batzuk pasatzeko beharrezko guztia dauka eskaintzeko bere bisitarientzako. Aldi berean, baserriko bizitza eta eguneko jarduera ohikoetan parte hartu eta gozatzeko aukera izanen dute zuzen-zuzenean.

Alkebereko jabeak anfritoi hoberenak izanen dira baserriko bizitzako sekretu eta bitxikeri guztiak ezagutzeko eta nahi izanez gero etxetik kanpo Alkeberea inguruan egiteko zein aktibitate egin aholkatu eta laguntzeko prest daude.

Zerbitzuak

LOGELAK

Alkeberea Etxeak 8 logela ditu, ohatze bikoitzekoak, eta ia denetan bainugela (Batean ezik) osoa dago. Bi ohatze gehigarri paratzeko aukera dago. Logela guztiak etxearen lehen solairuan daude, eta baserri giroko dekorazioa dute. Gela horietatik bortzek, balkoi luze batera ematen dute.

SUKALDE-JANGELA

Sukaldea ere, erabat hornitua, lehenengo solairuan dago. Txoko batean tximinia ederra du, eta aurrez aurre TBa. Tximiniarako egurra kanpoaldean dago, egurtegian. Egurra prezioaren barnean sartuta dago.

AISIALDI GUNEA

Behe solairuak eremu zabala du, bi zatitan banatuta. Batean, jolaserako gunea dago, bertzeak bertze ping-pong mahaia, futbolina eta billar mahairekin. Bertzean, berriz, atsedenerako gunea dago: butaka, TBa, eta liburutegia.

KANPOALDEA

Etxeak bi ataripe edo portxe ditu, bat etxearen aurrekaldean eta bertzea atzekaldean. Hauetatik bista zoragarriez gozatzeko aukera dago (Aiako Harria eta Larun mendia ere ikus daitezke). Kanpoaldean Landetxeak aparkaleku pribatu zabala du.

EKIPAMENDUA

Landetxe osoan berokuntza zentrala dago. Barbakoa dago terraza ondoan, errekiak prestatzeko.

BERTZE ZERBITZUAK

Alkeberean gosariak ematen dira, etxekoandreak prestatuta. Bazkariak eta afariak eskatzeko aukera dago hiru eguneko aurrerapenarekin eskatu ezkero Landetxeko jabeek, eskatuz gero, bide-erakusle lanak egiten dituzte mendi irteeretan, edo garaian garaiko produktu naturalak jasotzeko: onddoak, gaztainak, urrak, eta abar.

BASERRIKO BIZITZA

Alkeberea landetxearen ezaugarri berezienetako bat bere apopiloak Landa turismo aktibitateak egiteko aukera dutela da. Zera da, baserriko bizitza nolakoa den ezagutzeko aukera dute eta zein den eguneroko jarduera. Nahi duten guztiek, jabeen laguntzarekin beti ere, ALkeberea etxetik 500m-atra kokatua dagoen abeltegira hurbiltzeko aukera izanen dute eta zenbait gauza egiteko uakera izanen dute; abereak bazkatu (behiak, ardiak, oiloak, zerriak..) eta bertzelako lanetan lagundu ere.

Aldi berean, urteko sasoiaren arabera, Alkebereko apopiloak, bertako poduktu tipikoak, gasnak, mermeladak, patxarana eta bertzelako gutiziak nola egin eta hauen prestaketan laguntzeko aukera izanen dute.

Landa-turismo aktibitateak oso gustukoak dituzte bai etxeko ttikiak eta baita ere etxeko zaharrenak. Gisa honetakoak familiako harremanak estutzeko oso baliagarriak izaten dira, ahaztezinak bihurtzen baitira horrelako esperientziak.

Lankidetza ITZULI empresarekin

Alkeberea landetxea 2004tik, txirrindularitza ekitaldiak antolatzen dituen ITZULI enpresarekin kolaboratzen du. Ordutik, uztaila guztietan, enpresa honek antolatutako txirridularitza udalekutako partaideak, ALKEBEREAN ostatua hartzen dute. ITZULI enpresa adin guztientzako modalitate eta zoru desberdinetarako txirrindularitza ekitaldiak antolatzen ditu. Eskolekin kolaboratzen du, aisialdi eta turismo itzuliak antolatzen ditu eta lehiaketetan laguntza. ITZULIk behar eta desio guztietarako egokitzen den eskaintza dauka. Animatu eta gozatu txirrindularitzak bere modalitate guztietan eskaintzeko daukan guztiarekin!