You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

Alkebereko ingurua

Alkeberea etxearen kokapen apartak bisitariei hainbat ekintza egiteko aukera ematen die, hartarako ahalegin edo desplazamendu handirik egin gabe.

Ondare naturala

Hainbat dira aukerak, errate baterako, Larun Mendira (905 m) igo daiteke, oinez (pistan barrena) nahiz Saratik ateratzen den trenez. Trenak ordu erdi inguru behar du ibilbidea egiten. 80 urtetik gora daramatza eginkizun horretan (www.rhune.com). Bertze aukera erakargarri bat Etxalarko usategiak dira; hauetan, arbasoek zerabilten metodoa darabilte oraindik ere usoa ehizatzeko. Arrantzarako erabiltzen direnen antzeko sareak erabiltzen dira. Usoak urrian eta azaroan ehizatzen dira (www.etxalar.eus). Bertara oinez nahiz ibilgailuz joan daiteke. Istorioek eta kondairek xarma berezia ematen diete Sarako, Urdazubiko eta, bereziki, Zugarramurdiko leizeei. Kondairak dioenez, azken horretan elkartzen omen ziren inguruetako sorginak Akelarrearen inguruan. Gaur egun, urtean behin antzezten dute gertakaria Zugarramurdin. Ausartenek hiru leizeek bisita ditzakete hirurak elkartzen dituen bidexka ibilita (www.turismozugarramurdi.com).

Berako herria

Natura gunetik kanpo, bisitariek aukera anitz dute: Baroja familiaren Itzea Etxea, udaletxea (irudi-margoz osatutako dekorazio bereziduna), horren ondoan San Esteban eliza (bertan da Nafarroako organo erromaniko hoberena), eta, kanpoaldean, garai bateko lorategiko hilarriak. Aipatutako lekuez gain, bisitariak hainbat txoko berezi topatuko ditu herrian sakabanatuta, bertzeak bertze: plazak, antzinako zubiak, Bidasoako ohiko etxeak, jauregiak... eta merkataritza gunea Ibardin gainean, mota guztietako produktuak erosteko aukera ematen duena: elikadura, arropa... Ibardinen jatetxeak ere badira (www.bera.eus).

Eskualdea

Inguru urrunago batean, bisitariak Bertizko jaurerriko parke naturala (Oieregi) bisita dezake, baita Arizkungo (Baztan) Santxotena museoa ere. Baserriaren kokapen apartak aukera ezin hobea ematen du, halaber, denbora tarte txikian hondartzara hurbiltzeko, bertzeak bertze: Kontxara, Hondarribira, Hendaiara, Donibane Lohitzunera edo Biarritzera (www.baztan-bidasoa.com).

Ospakizunak

Ospakizunei dagokienez, azpimarratzekoak dira Berako inauteriak, “Iñudeak eta Artzaiak”. Neska-mutilek, neska eta artzain jantzita, herriko karriketan barrera ibiltzen dira musika lagun dutela. Aipatzekoa da, orobat, Beran antolatzen den “Lurraren Eguna”; horretan, herrian barrena paratzen dituzten postuetan bertako produktuak saltzen dira. “Lurraren Eguna” urtetik urtera indarra hartzen ari den ospakizuna da. Berako herriko bestak abuztuaren 2tik 6ra bitartean ospatzen dira San Estebanen omenez.(www.berakoagenda.eus).

Jarduerak etxetik kanpo

BKZ

BKZ: Bidasoako Kirol zerbitzuak Natura erdian kokatutako parkea adin guztietarako ekitaldi eskaintza zabalerekin; tirolinak, Aquapark-kanoi naturala, ferrata bidea ikuspegi ederrekin, penduluak, oinezko ibilbideak, etab. www.navarraaventura.com.

Irrisari Land Park

Zerbitzu anitzeko parkea. Familian, lagunekin edo bikotekidearekin gozatzeko aktibitate eskaintza zabala natur gunea ezin hobean; tirolinak, BTT jaitsierak, Dirt-park, pendulua, ostatuak, jatetxea eta aunitz gehiago. www.irrisarriland.es.

Ameztia

Oinezko eta bizikletazko ibilbideak. BTT eta errepidezko ibilaldien zerbitzu integrala Baztan Bidasoa eskualdean; Bidasoako bide berdea, Larungo igoera… Aldi berean inguruko leku ikusgarrienetan oinezko ibilaldiak eskaintzen dituzt; Leurtzako urtegia, Saioa mendia… www.ameztia.com.