You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

Hartu ostatua Bidasoa eskualdeko etxe tipiko batean eta gozatu inguratzen duen natura ederraz.

Alkeberea Landa-turismo landetxea 1996 urtetik dago martxan. Bidasoa eskualdean eraikitako etxe tipiko bat da, neurri handikoa eta egurra eta harriz eraikia nagusiki. Zaindutako belardi berde, harizti, eta gaztainondoz inguratua dago, oraindik ere erakargarri eta interesagarriago eginez etxea. Historiako pasarte bat aipagarria dauka etxe honek. 1813. urtean Napoleonen anaia zen Jose Bonapartek bertan hartu zuen ostatu. Eskaintzen dituen landa turismo zerbitzuengatik, kalitatezko Q ikurra dauka eta baimena dauka bere apopiloak baserrian egiten diren eguneroko lanetan ezagutu eta parte hartzeko, kasu honetan Alkeberea Landa-turismo landetxean.

Ikusi gehiago

8 logela bikoitza

8 logela handi eta erosoak etxearen lehen solairuan banatuak Logela guztiak, landatar dekorazioarekin, komuna dute beharrezko guztiarekin Logela gehienetatik balkoira ateratzeko aukera dago.

Egin zure erreserba

Sukaldea-Jangela, Alkebereko txokoa

Apopiloentzako prestatutako eremu partekatua bazkariak/afariak prestatzeko Txoko itxura duen gunea tximiniarekin hornitua urteko sasoi hotzetarako.

Ikusi gehiago

Aisialdi eta deskantsu guneak

Etxeak jolaserako gunea dauka bertzeen artean ping-pong, billar bat, futbolin bat, mahaiko jokoaz… hornitua Aldi berean deskantsurako gune bat dauka aproposa irakurketarako edo solasaldi eder bat edukitzeko .

Ikusi gehiago

Kokapena eta sarbidea

Irundik (Gipuzkoa) datozenek N-121-A errepidea hartu behar dute Iruñerako norabidean, eta Berarako lehen sarrera hartuko dute. Iruñetik datozenek ere N-121-A errepidea hartu behar dute Gipuzkoarako norabidean, eta Berarako lehen sarrera hartu. Berara iritsita, herria zeharkatu eta Lizuniaga gainerako errepidea hartu behar dugu, Frantziarako norabidean. Igotzen hasi eta bi kilometrora, mendateak duen jaitsiera tarte txiki batean, eskuinera dagoen landa bidea hartuko dugu (bidegurutzean landetxearen seinalea dago). 500 metro aitzina joanda, Alkeberea Landetxea dago.

Leku guztietatik hurbil:
  • o Probintzietako hiriburuak; Iruñea(71kms), Donostia(37kms), Bilbo(133kms), Gasteiz (135kms).
  • o Donibane Lohitzune, Biarritz, Hendaia, eta beste hainbat herritako hondartzetatik oso hurbil.
21

km

Donostiako

aireportua
22

km

Hendaiako hondartza
  • Garaitarreta auzoa, 31780 Bera (NAFARROA). 948630540/617904941

Landa turismo aktibitateak

Alkeberean baserriko bizitza ezagutu eta parte hartzeko aukera izanen duzu eta bertan egiten diren jardueretan parte hartu etxeko jabeekin.
Gehiago ikusi

Ingurua ezagutu

Ezagutu Alkeberea inguruan banatuak dauden intereseko leku desberdin eta ugariak, ziur ez zaituztela huts egiten.
Gehiago ikusi
  • Apopiloen testigantzak

    Jarri harremanetan gurekin