You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

Alkeberea - Etxea

Bidasoan ohikoa den arkitektura duen baserria da Alkeberea. Etxea 1995ean berritu zen. Berritze lanak bukatuta, 1996an ireki zizkion bere ateak publikoari.

Aintzindariak landa turismoan

Bera izan zen, iberiar geografia osoan, landa turismoa izan zuen lehenengo lekuetako bat.

Eraikin historikoa

1813. urtean, Jose Bonapartek, Napoleon beraren anaiak, Alkeberean hartu zuen ostatu.

Hartu ostatua Alkeberean

Etxeak 18 lagunentzako lekua du; 16 finkoak, eta bertze bi ohatze gehigarri paratzeko aukerarekin. Jabeak eraikinean bizi dira. Alderdirik handiena bezeroen erabilpenerako da.

Herri gunetik kanpo, ingurune aparta du etxeak: landaretza ugaria, hariztia, animaliak belaietan bazkatzen, baserriko bizmodua eta abar. Hainbat ekintza egin daiteke atari zabalean, bertzeak bertze mendi ibilaldiak eta mendiko bizikletarekin ibilaldiak.